Entradas

Pila eta Manzana / La pila y Manzana (Eus-Cast)

Imagen
  Lesakako San Martin Parrokiak edozein liluratzeko gaitasuna dauka: XVIII. mendeko bere erretaula zoragarriengatik, bere kalitate bikaineko eskulturengatik, bere tamaina itzelagatik, liturgia-altxorrarengatik, organoagatik… mila arrazoirengatik. Polliki-polliki denak aztertuko ditugu hemen, baina oraingoan inork guttik erreparatzen dion lan bat ekarri nahi dut hona: bataiarria edo, hobe erranda, bataiarria estaltzen duen tapa. Egoitz TE Gure elizan, bataialekua tenpluaren sarreran dago, garai bateko eliza guztietan bezala. Vatikanoko II. Kontzilioaren ondotik tontakeria dezente egin ziren eta bataiarri aunitz lekuz aldatu eta aldare ondora eraman zituzten (Beran, adibidez). Objektu hauek elizaren sarreran egoteak badauka bere zentzu liturgiko eta teologikoa; izan ere, bataioa da lehenbiziko sakramentua, kristau bidearen hasiera, aldarera iristeko eman beharreko lehenengo pausoa. Elizetan denak dauka bere zentzua, eta moda liturgiko tonto batek eskurik sartu ez badu, gauza guztiak ...

Pertsonaiak (II): Demetrio Garralda Argonz (Eus-Cast)

Imagen
https://www.antzinako.org/ Blog honetan, maiatzaren 26an, Elias Garralda margolariari buruzko sarrera xume bat argitaratu nuen. Bere biografia behar bezala osatzeko informazio bila ari nintzela, bere aitari buruzko lan interesgarri bat topatu nuen Antzina aldizkarian. Ez nekien Demetrio Garralda Argonzi buruz deus ere, Eliasen aita zela kenduta. Antzina aldizkariko artikulu honetan, Ana García Santamaría ikerlariari esker, ikus daiteke jazartutako maisu hau bere alorrean benetako aitzindaria zela: Heziketa Fisikoa oso modu sakon eta serioan aztertu, landu eta erakutsi zuen pedagogo ausart eta konprometitua. Datozen lerroetan bere biografia aztertuko dugu, gainetik bada ere. Sarrera honetarako erabilitako bibliografia azpialdean jarriko dut, beti bezala. Demetrio Garralda Argonz Otsagabian sortu zen 1895eko abenduaren 22an, familia erlijioso eta tradizionalista batean. Ciriaco Garralda Sancet albaitariaren (bere aita Tiburcio Garralda Rolán ere lanbide berekoa zen) eta Victoria Argon...

Sanferminetako musika II (Extended version) (Eus-Cast)

Imagen
EUS:  Dagoeneko ailetu da etxeetara aurtengo bestetako programa! Hementxe aurkezten dizuet argitaratu didaten artikuluaren bertsio ilustratu eta osoagoa, izan ere programan gauzak laburtxeago kontatu behar baitira! CAST ¡Ya ha llegado a las casas el programa de fiestas de este año! ¡Aquí os presento la versión ilustrada y más completa del artículo que me han publicado, ya que en el programa las cosas se tienen que contar de forma más resumida! ______________________ Jasone Telletxea Maritxalar Bestetako programan idazteko ematen zaigun aukera berriz ere baliatuz, 2024ko lehen artikulu hartan jorratu nuen gaiari jarraipena eman nahi nioke: Sanferminetako musikari. Ordu hartan, uztailaren 6tik 10era bitartean jotzen diren hainbat obra aipatu nituen gainetik, eta arreta berezia paratu nuen Napoleones martxan. Barkamena eskatu nahi nuke berandu xamar bada ere, melodiak zerrendatzerakoan, bertzeak bertze, Banderarbola edo Ziharkoa bezalako aire garrantzitsuak aipatzea ahantzi zitza...