Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Paulo Yanci

"Emetzi eun urte pasia..." (Eus)

Imagen
Garai bateko bertso idatzietan data aipatzeko ohitura izaten zen. Nahikoa da Orioko balearen bertsoen hasiera gogotan hartzea (  Mila bederatzieun da /  lehenengo urtian /  maiatzaren amalau / garren egunian...)  edo Xenpelarren hainbat bertso idatziri erreparatzea ( Agoztuaren ogei ta biyan /   para dirate lazua...) ; erran genezake garaiko topiko literario bat zela. Kasu honetan, goiburuan jarri dudan bertso-lerroa lesakartutako igantziar bati zor diogu: Paulo Iantziri. Aintzinerago idatziko dut bere biografiaren inguruan, eta etorkizunean ere bere bertsogintzaren baratzetik ondutako zenbait lore ere eskainiko dizkizuet, izan ere bertso jarrietarako grazia eta estilo baitzuen. Sarrerari izena ematen dion bertso-lerroa "Iñauteriyetako deia Euskalerriyari" izeneko sortatik atera dut. Adin bateko herritar zenbaiten artean oraindik ezagunak dira bertso hauek, bai eta haiekin denbora pasa duten gazteagoen artean ere. Bertsolaritzaren muina, "atzo" arte, ahozk...