Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Bertsolaritza

San Martin dela monje... (Toberak) (Eus)

Imagen
A.A bidez egina. Zenbait kontu Aita Donostiak eta Azkuek jaso zuten materialaz baliatuz, erran daiteke toberak Nafarroako iparralde ia osoan kantatzen zirela. "Kantatu" diot, herri guzietan ez zutelako tobera instrumentua erabiltzen. Ikerlari hauek idatzitakoaren arabera, toberen ohitura Sakanatik Aezkoaraino zabaltzen zen eta, gure zonaldean —Lesakan (eta Oiartzunen) modu berezian—, arront sustraitutako usadioa omen zen.  Gure eskualdeko zenbait herritan kantatzen ziren letra eta doinuen berri badugu, nahiz eta aunitzetan bertsoak ez zaizkigun osorik ailetu. Erratterako, Beran kantatzen ziren letretatik hauxe ailetu zaigu: Nere lagunak, lagunak onak, Beti bezela ""courage""; Lizenziaren eskatutzera Onat etorri gerade."   Sunbillan abesten zituztenetatik hau: Zortzirak yo dute ta, Beretzitan dago; Gure laztan galanta, Oi! non ote dago?" Tobera izenez ezagunak ez baziren ere, ezkon aitzineko horrelako ekitaldiak egiten zirela jasota dago Nafarroak...

"Emetzi eun urte pasia..." (Eus)

Imagen
Garai bateko bertso idatzietan data aipatzeko ohitura izaten zen. Nahikoa da Orioko balearen bertsoen hasiera gogotan hartzea (  Mila bederatzieun da /  lehenengo urtian /  maiatzaren amalau / garren egunian...)  edo Xenpelarren hainbat bertso idatziri erreparatzea ( Agoztuaren ogei ta biyan /   para dirate lazua...) ; erran genezake garaiko topiko literario bat zela. Kasu honetan, goiburuan jarri dudan bertso-lerroa lesakartutako igantziar bati zor diogu: Paulo Iantziri. Aintzinerago idatziko dut bere biografiaren inguruan, eta etorkizunean ere bere bertsogintzaren baratzetik ondutako zenbait lore ere eskainiko dizkizuet, izan ere bertso jarrietarako grazia eta estilo baitzuen. Sarrerari izena ematen dion bertso-lerroa "Iñauteriyetako deia Euskalerriyari" izeneko sortatik atera dut. Adin bateko herritar zenbaiten artean oraindik ezagunak dira bertso hauek, bai eta haiekin denbora pasa duten gazteagoen artean ere. Bertsolaritzaren muina, "atzo" arte, ahozk...