Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Euskaraz

Lesakako ermitak I: Salbatore

Imagen
Sarrera honekin hasiera emanen diot gure herriko ermitei buruzko hiru kapituluko sail labur bati. Hiru kapitulu hauetan, Lesakako hiru tenplu ttiki eta berezi hauen historia eta bilakaera aztertuko dugu: San Salvador edo Salbatore ermita, San Antonio edo San Antonena eta gaur egun desagertua dagoen Magdalena ren ermita-ospitalea. M.A. Tapia Arriada Artikulu hauetako edukia 2016an argitaratu zen Piedra, hierro y papel. Trayectoria histórica de la villa de Lesaka liburuko azken kapitulurako egin nituen ikerketetan oinarritua dago. Liburu hori Udalak eta Eusko Ikaskuntzak hitzartutako elkarlanari esker (kontua luzeagoa da, baina hortan utziko dugu) atera zen argira, eta plazer handia izan zen niretzat bertan parte hartzea, herriko erlijio-ondareari buruzko atala idazten; nere espezializaziotik abiatutak aski gustura idatzi nuen atal hura. Lan hartan parte hartzeko gonbita Ana Zabalza Seguin doktoreak, Aro Modernoko nire irakasle izandakoak, egin zidan. Liburuak espazio aldetik informaz...

Pila eta Manzana / La pila y Manzana (Eus-Cast)

Imagen
  Lesakako San Martin Parrokiak edozein liluratzeko gaitasuna dauka: XVIII. mendeko bere erretaula zoragarriengatik, bere kalitate bikaineko eskulturengatik, bere tamaina itzelagatik, liturgia-altxorrarengatik, organoagatik… mila arrazoirengatik. Polliki-polliki denak aztertuko ditugu hemen, baina oraingoan inork guttik erreparatzen dion lan bat ekarri nahi dut hona: bataiarria edo, hobe erranda, bataiarria estaltzen duen tapa. Egoitz TE Gure elizan, bataialekua tenpluaren sarreran dago, garai bateko eliza guztietan bezala. Vatikanoko II. Kontzilioaren ondotik tontakeria dezente egin ziren eta bataiarri aunitz lekuz aldatu eta aldare ondora eraman zituzten (Beran, adibidez). Objektu hauek elizaren sarreran egoteak badauka bere zentzu liturgiko eta teologikoa; izan ere, bataioa da lehenbiziko sakramentua, kristau bidearen hasiera, aldarera iristeko eman beharreko lehenengo pausoa. Elizetan denak dauka bere zentzua, eta moda liturgiko tonto batek eskurik sartu ez badu, gauza guztiak ...