Pertsonaiak (II): Demetrio Garralda Argonz (Eus-Cast)
https://www.antzinako.org/ Blog honetan, maiatzaren 26an, Elias Garralda margolariari buruzko sarrera xume bat argitaratu nuen. Bere biografia behar bezala osatzeko informazio bila ari nintzela, bere aitari buruzko lan interesgarri bat topatu nuen Antzina aldizkarian. Ez nekien Demetrio Garralda Argonzi buruz deus ere, Eliasen aita zela kenduta. Antzina aldizkariko artikulu honetan, Ana García Santamaría ikerlariari esker, ikus daiteke jazartutako maisu hau bere alorrean benetako aitzindaria zela: Heziketa Fisikoa oso modu sakon eta serioan aztertu, landu eta erakutsi zuen pedagogo ausart eta konprometitua. Datozen lerroetan bere biografia aztertuko dugu, gainetik bada ere. Sarrera honetarako erabilitako bibliografia azpialdean jarriko dut, beti bezala. Demetrio Garralda Argonz Otsagabian sortu zen 1895eko abenduaren 22an, familia erlijioso eta tradizionalista batean. Ciriaco Garralda Sancet albaitariaren (bere aita Tiburcio Garralda Rolán ere lanbide berekoa zen) eta Victoria Argon...