Lesakan bilduak I (Aita aitzinerako) (Eus)
Sarrera moduan “Lesakan bilduak” izenburupean emanen diogu hasiera blog honetako bertze sail bati. Izenburuak berak erraten duen gisan, Lesakan bildutako doinu eta bertsoak dira, baina garbi dago den-denak ez direla gure herrikoak. Blog honetako bertze sarrera batzuetan agertu dira dagoeneko Resurreccion Maria Azkue eta Aita Donostiaren kantutegiak. Bi jenio hauen lana altxor handi bat da zentzu guztietan, baina bakoitzak bere begiekin aditzen zuen musika. Azkuek alderdi filologikoari, hitzari, egiten zion kasu gehiago, musika puskaten bigarren mailan utziz —nahiz eta gizonak musikari monduan formakuntza aparta izan—. Aita Donostiak, berriz, artea ikusten zuen nonahi; bere bilduman musikak hartzen du indar gehiena eta musikan bilatzen du antzinako altxorra. Letrak eta bertsoak bere horretan biltzen zituen, inongo ukiturik eman gabe; Azkuek ez bezala, honek askotan aldatzen baitzituen hitzak dotoreago uzteko. Bi erraldoi hauen lanean oinarrituta, gure herrian bildu zituzten doinu...