Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Lesakarrak

Pertsonaiak (II): Demetrio Garralda Argonz (Eus-Cast)

Imagen
https://www.antzinako.org/ Blog honetan, maiatzaren 26an, Elias Garralda margolariari buruzko sarrera xume bat argitaratu nuen. Bere biografia behar bezala osatzeko informazio bila ari nintzela, bere aitari buruzko lan interesgarri bat topatu nuen Antzina aldizkarian. Ez nekien Demetrio Garralda Argonzi buruz deus ere, Eliasen aita zela kenduta. Antzina aldizkariko artikulu honetan, Ana García Santamaría ikerlariari esker, ikus daiteke jazartutako maisu hau bere alorrean benetako aitzindaria zela: Heziketa Fisikoa oso modu sakon eta serioan aztertu, landu eta erakutsi zuen pedagogo ausart eta konprometitua. Datozen lerroetan bere biografia aztertuko dugu, gainetik bada ere. Sarrera honetarako erabilitako bibliografia azpialdean jarriko dut, beti bezala. Demetrio Garralda Argonz Otsagabian sortu zen 1895eko abenduaren 22an, familia erlijioso eta tradizionalista batean. Ciriaco Garralda Sancet albaitariaren (bere aita Tiburcio Garralda Rolán ere lanbide berekoa zen) eta Victoria Argon...

Pertsonaiak (I): Elias Garralda Alzugaray (Eus-Cast)

Imagen
  Elkarrizketa Xorroxin irratian Ttikitatik gustatu izan zait artea. Haurra nintzela, Tomas Sobrinoren klaseetara bidali ninduten gurasoek. Ikaragarri gustuko nuen marraztea, margotzea, koloreak nahastea… Erretratua ez nuen inoiz menderatu, baina eraikinak kopiatu eta diseinatzea beti izan dut gogoko, eta nahikoa ongi ematen zait. Pinturak dauzkan hamaika generoen barrenean paisajismoa dut gustuen, eta margolari paisajistak aztiak iruditzen zaizkit, haien koadroetan islatzen duten naturaren magiagatik. Gure herriak margolari zenbait eman ditu, denak ere genero honetan ibiliak eta hau genero bakartzat daukatenak; haien izenak maiz ikusten ditugu hedabideetan, sariketaren bat irabazi, lanen bat saldu edo erakusketaren bat egin dutelako. Gaurkoan, iraganari eta letra larrizko arteari bistadizo bat eman nahi nioke, paisajismoaren esparruan estatu mailako maisu izan zen herritar bati buruz solasean aritzeko: Elías Garralda Alzugaray. Iturria: https://www.bonart.cat Ez nuen pertsona...