Elias Garralda Alzugaray
Ttikitatik gustatu izan zait artea. Haurra nintzela, Tomas Sobrinoren klaseetara bidali ninduten gurasoek. Ikaragarri gustuko nuen marraztea, margotzea, koloreak nahastea… Erretratua ez nuen inoiz menderatu, baina eraikinak kopiatu eta diseinatzea beti izan dut gogoko, eta nahikoa ongi ematen zait. Pinturak dauzkan hamaika generoen barrenean paisajismoa dut gustuen, eta margolari paisajistak aztiak iruditzen zaizkit, haien koadroetan islatzen duten naturaren magiagatik. Gure herriak margolari zenbait eman ditu, denak ere genero honetan ibiliak eta hau genero bakartzat daukatenak; haien izenak maiz ikusten ditugu hedabideetan, sariketaren bat irabazi, lanen bat saldu edo erakusketaren bat egin dutelako. Gaurkoan, iraganari eta letra larrizko arteari bistadizo bat eman nahi nioke, paisajismoaren esparruan estatu mailako maisu izan zen herritar bati buruz solasean aritzeko: Elías Garralda Alzugaray. Iturria: https://www.bonart.cat Ez nuen pertsonalki ezagutu, erran nahi baitu ez...