Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Bertso zaharrak

Lesakan bilduak I (Aita aitzinerako) (Eus)

Imagen
Sarrera moduan   “Lesakan bilduak” izenburupean emanen diogu hasiera blog honetako bertze sail bati. Izenburuak berak erraten duen gisan, Lesakan bildutako doinu eta bertsoak dira, baina garbi dago den-denak ez direla gure herrikoak. Blog honetako bertze sarrera batzuetan agertu dira dagoeneko Resurreccion Maria Azkue eta Aita Donostiaren kantutegiak. Bi jenio hauen lana altxor handi bat da zentzu guztietan, baina bakoitzak bere begiekin aditzen zuen musika. Azkuek alderdi filologikoari, hitzari, egiten zion kasu gehiago, musika puskaten bigarren mailan utziz —nahiz eta gizonak musikari monduan formakuntza aparta izan—. Aita Donostiak, berriz, artea ikusten zuen nonahi; bere bilduman musikak hartzen du indar gehiena eta musikan bilatzen du antzinako altxorra. Letrak eta bertsoak bere horretan biltzen zituen, inongo ukiturik eman gabe; Azkuek ez bezala, honek askotan aldatzen baitzituen hitzak dotoreago uzteko. Bi erraldoi hauen lanean oinarrituta, gure herrian bildu zituzten doinu...

San Martin dela monje... (Toberak) (Eus)

Imagen
A.A bidez egina. Zenbait kontu Aita Donostiak eta Azkuek jaso zuten materialaz baliatuz, erran daiteke toberak Nafarroako iparralde ia osoan kantatzen zirela. "Kantatu" diot, herri guzietan ez zutelako tobera instrumentua erabiltzen. Ikerlari hauek idatzitakoaren arabera, toberen ohitura Sakanatik Aezkoaraino zabaltzen zen eta, gure zonaldean —Lesakan (eta Oiartzunen) modu berezian—, arront sustraitutako usadioa omen zen.  Gure eskualdeko zenbait herritan kantatzen ziren letra eta doinuen berri badugu, nahiz eta aunitzetan bertsoak ez zaizkigun osorik ailetu. Erratterako, Beran kantatzen ziren letretatik hauxe ailetu zaigu: Nere lagunak, lagunak onak, Beti bezela ""courage""; Lizenziaren eskatutzera Onat etorri gerade."   Sunbillan abesten zituztenetatik hau: Zortzirak yo dute ta, Beretzitan dago; Gure laztan galanta, Oi! non ote dago?" Tobera izenez ezagunak ez baziren ere, ezkon aitzineko horrelako ekitaldiak egiten zirela jasota dago Nafarroak...