San Martin dela monje... (Toberak)
A.A bidez egina. Zenbait kontu Aita Donostiak eta Azkuek jaso zuten materialaz baliatuz, erran daiteke toberak Nafarroako iparralde ia osoan kantatzen zirela. "Kantatu" diot, herri guzietan ez zutelako tobera instrumentua erabiltzen. Ikerlari hauek idatzitakoaren arabera, toberen ohitura Sakanatik Aezkoaraino zabaltzen zen eta, gure zonaldean —Lesakan (eta Oiartzunen) modu berezian—, arront sustraitutako usadioa omen zen. Gure eskualdeko zenbait herritan kantatzen ziren letra eta doinuen berri badugu, nahiz eta aunitzetan bertsoak ez zaizkigun osorik ailetu. Erratterako, Beran kantatzen ziren letretatik hauxe ailetu zaigu: Nere lagunak, lagunak onak, Beti bezela ""courage""; Lizenziaren eskatutzera Onat etorri gerade." Sunbillan abesten zituztenetatik hau: Zortzirak yo dute ta, Beretzitan dago; Gure laztan galanta, Oi! non ote dago?" Tobera izenez ezagunak ez baziren ere, ezkon aitzineko horrelako ekitaldiak egiten zirela jasota dago Nafarroak...